viernes, 1 de junio de 2018

Irteera Beizamara. Salida a Beizama

IRTEERA BEIZAMARA 2018
Salida a Beizama
 


Irteera Beizamara. Salida a Beizama

Irteera Beizamara, 2018ko ekainean


Gonbidapen berezia luzatzen diegu DBH-ko eta LH-6.mailako ikasle guztiei, Txilibutxofek, Beasaingo Aisialdi Taldeak, antolatutako irteeran parte hartu dezaten.

Irteeraren datak: ekainaren 29tik uztailaren 1era (Ostiraletik Igandera).
Lekua: Beizamako Legarrategi baserrira.
Prezioa: 20€ (egunean bertan ordainduko da).
Izena emateko epea: ekainak 26.


Irteera: ekainaren 29an, ostirala, arratsaldeko 17:00etan, Barrendain Plazan (Geltokia).
Itzulera: uztailaren 1ean, igandea, arratsaldeko 19:00etan, Barrendain Plazan (Geltokia).

Informazio Osagarria

-Bidaiak: joan-etorriak autobusez egingo ditugu. Norbaitek beranduago joan edo lehenago etorri beharko balu, gurasoen esku geratuko litzateke.
-Prezioa: urtean zehar Txilibutxofek, Beasaingo Udaleko Kultura Sailarekin duen hitzarmenaren bitartez,  hainbat ekitaldi antolatzen ditu, horren truke diru bat jasoz. Horregatik irteerak zeozer merkeagoak izaten dira. Kasu honetan 20€. Ordainketa egunean bertan egiten da.
-Otorduak: otordu guztiak han prestatzen ditugu. Gaztetxoak otorduen prestakuntzan eta antolakuntzan parte har dezaten bultzatzen dugu.
-Arropa: baserri giro batean ibiltzen gara, beraz arropa erosoa eramatea gomendatzen dugu. Oraingoan bainujantzia eramatea garrantzitsua da.
-Beste batzuk: garrantzitsua da lo zakua eta garbiketa pertsonalerako gauzak eramatea. Garrantzitsua da gogoraraztea lagunekin gozatzera goazela, baita lagun berriak egitera ere. Lagunak ondoan izanda ez dugu telefono mugikorren beharrik. Beraien erabilpena mugatu egiten dugu.
-Orduan, zer eraman beharko dut?
-Lo zakua
-Bainujantzia
-Azpiko izara
-Garbiketa pertsonalerako gauzak
-Toalla
-Arropa erosoa
-Osakidetzako Txartela
-Linterna
-Eguzkitako krema
-Jolaserako gauzak (teniseko raketa, baloia…) eta danontzako musika eraman daitezke, baino denentzako!

Edozein galdera baduzue jarri zaitezte gurekin harremanetan txilibutxof@hotmail.com helbidearen bitartez.
Txilibutxof.blogspot.com orrialdean sartuz gero elkarbizitzen eta taldean egindako hainbat ekintzen argazkiak ere ikusi ditzakezue.

Salida a Beizama, junio de 2018


Txilibutxof, el grupo de tiempo libre de Beasain, lanza una invitación especial a todos los y las jóvenes de Beasain que cursan la ESO y 6º de primaria para que participen en la excursión que el grupo de tiempo libre ha organizado.

Fechas de la excursión: del 29 de junio al 1 de agosto (De viernes a domingo)
Lugar: Caserío Legarrategi de Beizama.
Precio: 20€ (se abonarán el día de la salida).
Plazo de inscripción: 26 de junio


Salida: 29 de junio, viernes, a las 17:00 de la tarde desde la plaza Barrendain (Estación).
Regreso: 1 de julio, domingo, a las 19:00 a la plaza Barrendain (Estación).

Toda la información:

-Viajes: los viajes se realizarán en autobús. Si alguien tuviese que ir más tarde o regresar antes, quedaría en mano de los padres/madres.

-Precio: durante el año Txilibutxof, a través de un convenio con el departamento de Cultura del Ayuntamiento de Beasain,  realiza ciertas actividades en la calle recaudando a cambio algo de dinero. Por ello las salidas son algo más económicas. En este caso de unos 20€. El pago se suele hacer el mismo día.

-Comidas: todas las comidas se preparan allí. Siempre tratamos de que los chavales y chavalas se involucren en su preparación y organización.

-Ropa: siempre os recomendamos llevar ropa “trotera”. Solemos andar en un ambiente totalmente rural, por lo que conviene llevar ropa cómoda. Llevar bañador es importante.

-Otros: es importante que llevéis saco de dormir y útiles para el aseo personal. Es importante recordar que vamos a convivir con nuestros amigos, a hacer nuevos amigos, por lo que el móvil no es necesario. Su uso suele estar limitado.

-Entonces, ¿qué tengo que llevar?
-Saco de dormir
-Bañador
-Sábana bajera
-Útiles de aseo personal
-Toalla
-Ropa cómoda
-Tarjeta de Osakidetza
-Linterna
-Crema solar
-Podéis llevar juegos (de mesa, raquetas, balones...) y música, para compartir!

Si tenéis cualquier otra pregunta poneros en contacto con nosotros a través de txilibutxof@hotmail.com

Entrando en txilibutxof.blogspot.com podréis ver fotografías de salidas y demás actividades organizadas desde el grupo de tiempo libre.


lunes, 9 de enero de 2017

Kabalgatarik hotzena



Zeropeko tenperaturekin eman genien etorrera aurtengoan Ekialdeko Errege Magoei. Arangoitiko Egoitzaren epelean egin zuten zuten lehenengo geldialdia Magoek, bertako aiton amonen artean opariak eta ehundaka muxu banatuz. Ez dago hitzik momentu hori deskrubatuko duenik. 

Suziri eta kanpai hotsek Erregeak San Martin Plazara gerturatzear zeudela iragarri zutenean haurren urduritasuna goruntz zihoan. 300 gutun jaso ziren goizean zehar. Haur guztientzako koroaik banatu ziren ekitaldian.

Arratsaldeko Kabalgatak milaka lagun bildu zituen kaleetan. Antolakuntzatik ez dugu horrelako jende kopururik gogoratzen urtarrilaren 5eko desfilean. 

Arropa berriak estreinatu zituzten Hiru Erregeek eta hiru laguntzaileek, azken hauek Beasaingo Cáritas elkateko jostun tailerreko kideek eginak. Eskerrik beroena lan hori egiten diharduten lagunei!

Eguberriak lagunartean



Eguberriak ezohikoak izan dira aurtengoan Txilibutxof Aisialdi Taldean. Oporretako egunak aprobetxatuz irteera egin genuen Legazpiko Kimu-Berri aterpetxera, Lakiolako paraje ederretan kokatua. Eguraldi hotz baina eguzkitsuak ere lagundu zuen lagun arteko giroa epeltzen. Momentu bikainak bizi genituen su-bajuaren inguruan... Argazki guztiak ikusi nahi?

Argazki guztiak ikusteko egin klik HEMEN

martes, 22 de noviembre de 2016

Gurpil Festa laugarrenez


Pasa den urriaren 1ean ospatu zen Beasaingo "Gurpil Festa" laugarrenez. Dozenaka haur eta gaztetxo aritu ziren Arana kalean gora eta behera euren plastikozko ibilgailuekin. Aurtengoan, gainera, partaide guztiek eraman zituzten dominak etxera, egunaren oroigarri moduan.